XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortik aurrera, deus ere ez.

Ez filosofiarik, ez teologiarik, ez zientzi gairik aurkituko du batek (ik. JOAN MARI TORREALDAY: Euskal Idazleak, gaur. Oñati, 1977, 578-579. orr.).

Adibide hau jartzean, ez dugu, noski, urte horretan argitara eman zena gaitzesteko asmorik.

1956ko udazkenean, gure hizkuntza basatia zela esaten zutenei, arrazoirik ez zitzaiela falta agertu nahi izan dugu bakarrik.

Negar egiteak ezer gutxi konpontzen duela eta, lanean jartzen dira gazte batzuk.

Asmoa? Arestian aipatu dugun zenbaki eta orrialde berean dago erantzuna, laburra bezain mamitsua: hizkuntza basati horri kultur-mentua txertatzera datoz.

Kultur mendua: lehen orduko jakinlariengan eta geroagokoengan izango duen oihartzuna desberdina izango bada ere, hitz honek ematen digu, nolabait, Jakin-ek hogeitabost urte luze hauetan egin nahi izan duen lanaren giltza.

Honen frogabide dira Jakin-en orrialdeetan sakabanatuta dauden textuok: .

Hitz berak definitzen baditu ere batzuen eta besteen asmoak, kultur mendu hitzak alegia, berorren edukinari dagokionez ez dira iritzi berekoak izango hasierako zuzendariak eta gero etorriko direnak.

Iritzi-ezberdintasun honek eragin nabarmena izango du Jakin-en bizitzako etapa desberdinetan, bai formatoari dagokionez, bai idaz-tankeraz eta gaiez denaz bezanbatean.

Ongi deritzogu, horregatik, arazo honi buruz iruzkintxo bat egiteari.

Ikus dezagun, bada, zer ulertzen zuten kultur menduaz kreaturaren gurasoek eta zer hauen atzetik etorri zirenek.

Bi elementuk osatzen dute kultur mendu hitza eta bidezkoa izango da bakoitzari berea ematea.

Kultura. Zer da kultura Jakin-en sortzaileentzat?.

Ez digute, noski, kontzeptuaren definiziorik ematen; baina zenbait textuk garbi uzten dute nondik doazen tiroak.